27. ekarpena: Irakurketa-galderak

Hona hemen blogaren azkenengo ekarpena, irakurgai bat irakurri ondoren egindako lana. Klik!

26. ekarpena: Nire iritzia, feed-backa.

Hona hemen ikasgaiari buruz egindako balorazio pertsonala. Klik!

25. ekarpena: RSS jarioa

RSS jarioak nola funtzionatzen duen ikasteko lan hau egin dugu. Egin Klik!

24. Ekarpena: Hemerotekak aztertzen

Hemeroteca desberdinak aztertu ditugu klasean. Egin klik lana ikusteko!

23. ekarpena: Albiste kudeatzaileak, Google News

Hona hemen Google Noticias albiste kudeatzaileari buruz egindako lana. Egin klick!

22. Ekarpena: Zinema Estatu Espainolean

Espainiako zinemagintzaren inguruan http://www.mcu.es/ orrialdea ezagutu dugu. Bertan era guztietako datuak daude, horiei esker lan hau egin ahal izan dut.

21. Ekarpena: Filmen datu-baseak konparatzen

IMDB, Rottentomatoes eta Allmovie aztertu eta euren arteko aldeak zeintzuk diren aztertu ditut. Hona hemen lana!

20. Ekarpena: Zinemaren inguruko informazio-iturriekin adimen-mapa sortu

Hona hemen zinemari heltzeko aurkitu ditugun webguneak. Egin Klik eta sakatu Zinema atala!

19. Ekarpena: IMDB datu-basea ikasten

IMDB, pelikulekin, zuzendariekin, ikus-entzunezko munduarekin… zerikusia duen informazio gordetzen duen datu-basea da. Hemen ikusi dezakezue IMDB buruz egindako lana!

18. Ekarpena: Sarbide-irekiko irudi-bankuak aztertzen II

Gigapan

Google. Carnelli Mellon Universityk eta NASA ames Intelligent Systems Divisionek sortutako proiektua da, baita irudi panoramikok topatzeko diseinatutako webgunea. Edozein lekuetarako argazkiak agertzen dira bai paisaiak zein hirietakoak. Web orrialde honetara edonork igo ditzake argazkiak, hori gutxi izango balitz, horietan iruzkinak egiteko aukera dago. Esan beharra dago bertako eduki guztiak Creative commons lizentziapean aurkitzen direla.

Bilaketa bat egin dut: Machu Pichu eta bi emaitza eman dizkit eta biak egokiak, hau da, Machu Pichu herrialde Incaren argazkiak.

 Hala ere, web orrialde honek ez du bilaketa aurreratuak egiteko aukera eskaintzen, beraz, bilaketak zehaztasun eskasakoak dira.

Bestalde, argazkien kalitatea mudiala da eta erabilera profesionala izan dezake. Hala ere, argazki panoramikoak ez dira lan profesionalentzako aproposenak eta beste webgune batzuetara joko nuke.

 Europeana

 Europeana, bideo, artxibo,edo dokumentuen argazkiak biltzen dituen irudi bankua da. Europeanaren sortzaileak elkarte asko dira. Horietako bat, European Union da. Europeanaren material guztia lizentzia baten menpe dago: copyright. Nahiz eta webguneko materiala ikusi ahal dugun, ezin dezakegu argazkiak jaitsi ezta e-mailera bidali ere. Kasu horretan, webgunearen sarrera oztopatuta gera daiteke. Esan beharra dago webgune honek bilaketa aurreratua duela, hortaz, bilaketa zehatzagoak egiteko aukera. Nik bilatzailean “beach” hitz jakoa jarri dut eta 1300 emaitza lortu ditut.

 Webgunearen balorazio pertsonala dela eta, uste dut materialari dagokionez nahiko aberatsa dela, hala ere, horren diseinua ez da hainbesterainokoa. Copyright lizentzia adukitzea, artxiboen erabilera mugatua ekartzen du. Oro har, dokumentu bereziren bat behar badut, badakit non bilatuko dudan.

  • Ni Neu

    Kaixo, Iñigo dut izena 18 urte ditut eta Bilbotarra naiz. Oraindik gogoratzen dut Blog hau idazten hasi nintzen egunean. Ze rollo! Orain blog honi azken pintzeladak ematen ari naizela, konturatzen naiz, irailetik hasitako ideia hura proiektu batean bilakatu dela, hots, blog pertsonal bat. Ikasteko beste bide berriztatzaile bat baino ez.
  • Egutegia

    Maiatza 2012
    M T W T F S S
    « Urt    
     123456
    78910111213
    14151617181920
    21222324252627
    28293031  
Follow

Get every new post delivered to your Inbox.